Ingurumen biologoak,
mahastizainak eta ardogileak
Aseginolaza & Leunda, Jon eta Pedro gara, 1979 uztan Gipuzkoan jaio baina gaur egun Nafarroan bizi garen ikastetxe garaiko bi lagun. Lanbidez ingurumen biologoak gara baina gauza batekin txora-txora eginda: garnatxa mahatsondo zaharrak!
Albora utzitako mahasti zahar batekin topatzen garen bakoitzean, berpizten saiatzeari ekiten diogu, inolako belar-pozoi edo pestizida sistemiko erabili gabe. Gure filosofia erraza da: ingurumenari begirune osoa eta upategian gutxieneko esku-hartzea.
Ingurumenari begirune osoa
Mahastondo zaharrak maite ditugu, modu tradizionalean kimatu eta bideratutakoak. Inaustetik hasi eta mahats-bilketaraino lan guztiak eskuz egiten dira. Ingurumenaren gaineko eragina txikiena izan dadin lan egiten dugu, mahastietako lurra, landaredia eta fauna errespetatuz. Beraz, mahastiak lehorrean lantzen ditugu eta konpost organikoa bakarrik erabiltzen dugu ongarritzeko. Belar-pozoi edota pestizida sistemikoen erabiltzeari uko egiten diogu. Hauxe da mahasti zaharrek ordezkatzen duten giza-ondarea mantentzeko gure ekarpena.
Upategian gutxieneko esku-hartzea
Mahatsa eskuz biltzen dugu eta 15-20 kiloko kaxetan garraiatzen da. Legami naturalari esker hartzidura berez gertatzen da eta muztioa egunero eskuz iraultzen dugu. Hartzidurarako altzairu herdolgaitzeko deposituak erabiltzen ditugu baina gure ardo guztiak haritz frantsesezko upeletan ontzen dira. Ardoaren ontze denbora dastatuz erabakitzen dugu –araurik gabe!–, ardoaren eta upelaren arteko elkarrizketaren emaitza da. Gure ardoak inolako egonkortze edo behartutako iragazterik jasan gabe botilatzen dira, beraz ardoa dekantazio naturalaren bitartzen iragazten da. Gure ardoen osagai bakarrak: mahats–muztio hartzitua eta gutxieneko sulfuroso dosi bat.
Artisau Ardoak
6 ezinbestekoak
Gure ardoen aukera ezagutzeko honako 6 behar-beharrezkoen sorta prestatu dugu DICOMAR-ekin elkarlanean.
"Aseginolaza & Leunda have one of the most exciting young projects in Navarra and are making better wines than ever."
The Wine Advocate | December 4, 2025
The Wine Advocate | December 4, 2025
"Cuvée Las Santas 2021 from Aseginolaza & Leunda, best red wine of the year."
Tim Atkin | Navarra 2024 Top 100 Report
Tim Atkin | Navarra 2024 Top 100 Report
"Camino de Auritz 2022 by Aseginolaza & Leunda, one of the top-notch non-DO wines from around Spain."
Decanter | November, 2025
Decanter | November, 2025
"Aseginolaza & Leunda, making stunning low-fi wines in Spain’s Navarra."
Wine Anorak | February 2, 2025
Wine Anorak | February 2, 2025
"Aseginoloza & Leunda: evocative Garnachas that began as a hobby."
Spanish Wine Lover | October 8, 2023
Spanish Wine Lover | October 8, 2023
Bilgarri ekologikoan
- Kortxo naturalezko tapoia
- Botila arina birziklatutako beiraz egina
- Birziklatutako lehengaiez eginiko kartoizko kaxa eta bilgarriak
- Birziklatuak eta birziklagarriak
















